Zezenak ikusteko aukera zezen-plazako korraletan

Uztarria.eus 2004ko uzt. 29a, 19:07
Ikusgai dauden zezenak.
  • Gaur, uztailak 29, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango dira zezenak ikusgai
  • Azken eguna izango da gaur

Urtero bezala, aurten ere Saninazio festetan zezenketetan izango diren zezenak ikusgai daude zezen plazako korraletan. Atzo, uztailak 28, ireki zituzten ateak zezenak ikusi nahi zituenarentzat. Atzo joan ez zirenak oraindik garaiz daude zezen hauek ikusteko, gaur ere arratsaldeko 18:00- 20:00 bitartean ikusgai izango baitira.