‘Azpeitian zezenak’ diskoa kalean aurkeztuko dute gaur

Urola-Kostako Hitza 2004ko uzt. 29a, 13:07
  • Musika Bandak zuzenean joko ditu diskoko abestiak, kalean, 21:30ean
  • Plaza Txikian izango da kontzertua

Azpeitiko Udal Musika Bandak gaur, 21:30ean, Plaza Txikian, hilaren hasieran kaleratu zuen Azpeitian zezenak diskoa zuzenean joko du, bandako zuzendari den Jose Luis Frantzesena gidari dela.

Azpeitiko San Inazio jaietako zezenketetan jotzen dituen piezak, denak pasodobleak, biltzen ditu diskoan bandak, El Ciegoko dultzainarien parte-hartzearekin, eta gaur horiek entzuteko aukera izango da, bandako musikoek zuzen-zuzenean kontzertua eskainiko dutelako.

Gaur, bandaren kontzertua entzuteko parada ez duenak, Azpeitian zezenak diskoa erosteko aukera ere badu oraindik: Eguzkitza, Juantxo Txiki, Pastorkua, Izaro, Uranga eta Kiruri tabernetan dago, 15 eurotan.