Barruko igerilekua itxita egongo da abuztuan

Uztarria.eus 2004ko uzt. 22a, 13:07
  • Hilaren erditik aurrera eraikinean dauden gainontzeko zerbitzuak zabalduko dira
  • Kanpoko igerilekua zabalik egongo da; baita Saninazioetan ere

Urtero gerta ohi den moduan igerileku estalia itxi egingo dute abuztuan, hain zuzen, uztailaren 30etik irailaren 1a arte. Bitarte horretan garbiketa eta mantenu lanak egingo dituzte.

Baina, hilaren 16tik aurrera sauna, bizikleta eta gainontzeko zerbitzuak zabalik egongo dira goizetan, 9:00etatik 13:00etara.

Kanpoko igerilekua

Kanpoko igerilekua, aldiz, zabalik mantenduko da betiko ordutegiarekin (11:00etatik 20:00ak arte). Saninazioetan ere zabalik egongo da.