Nesken futbol taldea jokalari berri bila ari da

Urola-Kostako Hitza 2004ko uzt. 21a, 14:07
  • Entrenadore berria du Lagun Onakeko nesken taldeak, ‘Kortatxo’-k utzi eta gero
  • Asteazkenean, gaur, eta ostiralean entrenatuko dira inork azaldu nahi badu

Iaz, mailaz igotzea lortu zuen Lagun Onakeko nesken taldeak, aurten Liga Nazionalean jokatuko du. Baina, taldea osatzeko lanetan dabiltza aste honetan.

Neskek astelehenean hasi zituzten aurredenboraldiko lehen entrenamenduak. Entrenatzaile berriarekin hasi ere; lehen entrenatzaile zuten Mikel Salegi Kortatxo-k "momentuz" utzi egin baitu bere lana, eta bigarren entrenadore jardundako Marcos Villanuevak hartu du haren postua. "Gerora begira laguntzera-eta etorriko da Kortatxo baina entrenadore postua utzi egin du", dio Villanuevak.

Zazpi baja izan dira nesken taldean, eta Olatz Yeregi atezaina Realeko nesken taldean hartu dute. Horregatik, futbol jokalari berrien bila ari dira Lagun Onak-ekoak. 1990. urtearen aurretik jaiotako jokalariak izan behar dute, hau da 14 urtetik gorako neskak. "Gaur eta ostiralean, 20:00etatik aurrera Garmendipe atzeko futbol zelaian egongo gara entrenatzen eta hara azaldu eta taldean hastea da", dio entrenatzaile berriak.