Zestoan gertatu den istripuan azpeitiar bat hil da

Uztarria.eus 2004ko uzt. 20a, 12:07
Kamioia Urola ibaira erorita.
  • Auto batekin talka egin ondoren, ibaira erori da kamioia

Goizeko zazpiak laurden gutxitan gertatu da istripua. Kamioi batek eta auto batek talka egin dute eta ondorioz, kamioia ibaira erori eta gidaria, 40 urteko FJ.Z.M. azpeitiarra hil egin da. Autoaren gidaria, 22 urteko VM.M.C. azkoitiarra, larriki zauritua eraman dute Mendaroko ospitalera.

Isripuaren ondorioz, Lasao eta Zestoa bitarteko bidea moztu egin dute Ertzainek eta saihesbidea jarri badute ere auto ilara handiak daude.