Uranga eta Lopezen lana garaile kartel lehiaketan

Uztarria 2004ko uzt. 12a, 17:07
Kartela
  • Iñaki Uranga eta Oihana Lopezek eginiko kartela izan da garaile
  • Guztira 44 lan aurkeztu dira aurtengo kartel lehiaketara

Euskal Antzerki Topaketen XXII. edizioko kartel lehiaketaren irabazleak jakinarazi ditu gaur Udalak. Aurtengo kartel irabazlea Iñaki Uranga azpeitiarrak eta Oihana Lopez billabonatarrak osatutako bikoteak eginikoa izan da. Hauek 900 euroko diru saria jaso dute eta euren lanak zabalkunde handia izango du.

Lehiaketara, 44 lan aurkeztu dira eta lan guzti hauek ekainaren 26tik uztailaren 11ra arte izan dira ikusgai Udaletxeko beheko solairuan.