'Azpeitian Zezenak' diskoa aurkeztuko dute

Uztarria.eus | Taldeak | Artikulua
2004-07-08 10:07

  • Azpeitiko Banda Munizipalak atera duen azken diskoa da
  • Bihar udaletxean eta hilaren 29an Plaza Txikian aurkeztuko dute

Azpeitiko Banda Munizipalak Azpeitian Zezenak disko berria atera du eta bihar udaletxeko Areto Nagusian aurkeztuko du. 27 pieza biltzen ditu El Diario Vasco-n irakurri daitekeenez eta zezenketekin dute zerikusia. Pasodobleak, dultzaineroekin egindako kantak eta *Zortziko fĂșnebre* doinu ezaguna biltzen dira, Jose Luis Frantzesenaren gidaritzapean eginiko diskoan.

Bihar 12:00etan udaletxean aurkeztuko dute eta jende aurrean, berriz, uztailaren 29an, Plaza Txikian zuzen-zuzenean.

Bidali:  

Erantzunak

Azpeitiar bat | 2004-07-08 : 23:07

Non erosi daiteke disko hori?

beste azpeitiar bat | 2004-07-12 : 15:07

Hitzan irakurri nunez diskue leku hauetan dao salgai: JUantxo Txiki, Eguzkitza, Uranga ta Kiruri. Bueno, ta beste pare bat tabernatan e bai baino oin enaiz akordatzen zein dien

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa