Nuarbe bigarren 600 kilotan

Uztarria.eus 2004ko uzt. 6a, 12:07
  • Asteburuan, Euskal Herriko Lur gaineko Txapelketa jokatu da 560 eta 600 kilotan; Nuarbek 600 kilotan hartu du parte
  • Bietan Aresok lortu du lehen postua, liskar eta guzti

Igaro den asteburuan 560 eta 600 kiloko Euskal Herriko Lur gaineko Txapelketa jokatu zen. Nuarbek 600ekoan bakarrik hartu zuen parte eta bigarren postuan geratu zen Aresoren atzetik. Ondoren, Gaztedi, Goiherri eta Getxo sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Eztabaida eta guzti Aresok 500ekoan ere lehen postua lortu zuen. Hasieran kaleratu egin zuten epaileek eurekiko erakutsitako jarrera itsusiagatik. Hala ere, bigarren erabaki batean berriro leihatzen uztea erabaki zuten. Haserrea eta etenaldia eragin zuten bi erabakiek, baina azkenean indartsuenak irabazi zuen. Horrela, Areso lehen postuan, Goiherri bigarrenean, ondoren Gaztedi A eta azkenik Gaztedi B sailkatu ziren.

Sailkapena

600 kilotan

1- Areso, 15 puntu

2- Nuarbe, 12 puntu

3- Gaztedi, 9 puntu

4- Goiherri, 4 puntu

5- Getxo, 4 puntu