IV. Txapelketa Herrikoiaren Finala larunbat honetan

Ikasberri pilota elkartea 2004ko eka. 16a, 12:06
  • Azpeitiko Ikasberri Ikastolan izango da arratsaldeko 19:00tan hasita
  • Ikasberri Ikastolako ikasleen txapelketako finalak ere egongo dira

Ikasberri pilota elkarteak antolatu duen IV. Euskal Pilota Txapelketa Herrikoia larunbatean amaituko da. Xubi eta Korta bikotea batetik eta Txupi eta Etxaun (Aistitxoren ordezkoa) bestetik izango dira aurrez aurre azken partidan.

Honez gain, arratsaldeko lauretan hasita Ikasberri Ikastolako ikasleen txapelketako finalak jolastuko dira bertako pilotalekuan.