Joxe Mari Zendoia Euskadiko txapeldun

Uztarria.eus 2004ko mai. 25a, 18:05
  • Arrantzale azpeitiarrak Espainiako txapelketarako pasea lortu du
  • Taldekakoan ere txapeldun izan zen Jexux Zelaia azpeitiarrarekin

Datorren urtean jokatuko den Espainiako txapelketan egongo da Joxe Mari Zendoia, 2001ean azpeitiko arrantzale onena izendatua. "Cola de rata" modalitatean Euskadiko txapelketa jokatu berri da eta azpeitiar gazteak Espainiako txapelketara joateko eskubidea ematen duen lehen postua lortu du, masmar webgunean irakurri daitekeenez.

Ez da hau izan ordea, Zendoiak lortu duen titulu bakarra. Modalitate berean jokatu den taldekako txapelketan ere lehengo postua lortu du, bikotekide Jexux Zelaia azpeitiarra duela. Zelaia ere sailkatua dago Espainiako txapelketarako aste bat lehenago "lance ligero" modalitatean lortutako seigarren postuarengatik.