Mikel Aranburu: "Urduri gaude biharko, baina pazientzia izan beharko dugu"

Uztarria.com 2004ko mai. 15a, 13:05
  • Realeko jokalariari elkarrizketa egin diote Berria-n, igandeko partida garrantzitsua dela eta
  • "Irabazteko gogo handia" dutela dio, "eta futbolean jokatuz" irabazi behar dela

Mikel Aranburu azpeitiarra da une hauetan Realean sasoirik onenean dagoen jokalaria, ederki ari baita jokatzen.

Bihar, igandea (17:30, Anoeta estadioa), oso partida garrantzitsua du Realak, Malagaren kontra, Espainiako Bigarren A Mailara jaisteko arriskua duelako, eta Aranbururen jokoak garrantzi handia izango du.

Hori dena dela eta, Berria-k gaur elkarrizketa egin dio.

Haren adierazpen batzuk:

  • "Urduritasun pixka bat izan arren, handiagoa da irabazteko gogoa".
  • "Jokalari eta zaleek, denok, partida aurrera atera nahi dugula erakustea ona litzateke".
  • "Gogor irtetea ondo dago, baina futbolean jokatuz irabazi behar dugu. Pazientzia izateak ere asko balio du".
  • "Xabi Alonsok ez dit itzalik egiten".