Peñagarikanok galdu itzulerako partidan

Uztarria.eus 2004ko mai. 11a, 18:05
  • Martxoaren 21a ezkeroztik, partidarik jokatu gabea zen arazo fisikoak zituelako
  • Tirapu lagun zuela, 16-22 galdu zuen Esain eta Otxandorenaren aurka

Hilabete pasa geldirik egon ondoren, atzo itzuli zen Kepa Peñagarikano kantxara. Ez zuen itzulera ona izan ordea, partida galtzeaz gain, huts askotxo egin zituen eta.

Esain eta Otxandorena bikoteak 22 eta 16 hartu zituen mendean Tirapu eta Peñagarikano, atzo, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zen partidan. Nahiz eta Tirapu Esain baino hobeki ibili aurreko koadroetan, orokorrean indartsuagoak izan ziren nafarrak.

Peñagarikanok huts dezente egin zituen; Esainek sei tantu egin zizkion saketik. Gogoan izan behar da, martxoaren 21etik, Buruz buruko txapelketan Xalaren aurka jokatu zuenetik hain zuzen ere, jokatu gabe zegoela eta partidaren azken aldera erritmo gabezia atzeman zitzaion.