Ruben Perez (Orbea-Olarra) garaile XXXIII. Urraki Igoeran

Uztarria.eus 2004ko mai. 3a, 20:05
  • Hamar txirrindulariren arteko sprint-ean nagusi izan zen
  • Sailkapena osoa ikus daiteke; taldekakoan Alfus Tedes nagusi

XXXIII. Urraki Igoeran lehia gogorra ikusi ahal izan zen, azken metroetan erabaki baitzen nor izango zen garailea. Hamar txirrindulariren arteko sprint-ean, Ruben Perez, Orbea-Olarra taldeko txirrindularia nagusitu zen.

Lasterketa bizia izan zen. Hasieratik amaieraraino hainbat txirrindulari saiatu ziren garaipena lortzen ihesaldien bitartez, baina tropelak tarte askorik utzi ez eta berehala bat egiten zuen iheslariekin. Igor Anton izan zen alderik handiena atera ahal izan zuena; hemezortzi segundo guztira. Ihesaldi honen atzetik beste talde txiki bat atera zen eta helmugarako bi kilometro gelditzen zirenean harrapatu zuten.

Amaiera ederra

Hala, azken kilometroetan erabakiko zen igoerako garailea. Taldeak batera egin zituen azken biak eta igoera sprint-ean erabaki zen. Azken bihurgunean Perezek aurre hartu zien gainontzekoei eta lehen postuan iritsi zen helmugara.

Sailkapen nagusia

1- Ruben Perez (Orbea-Olarra), 1:09:16.

2- Jorge Azanza (Caja Rural), 1:09:16

3- Ibon Isasi (Alfus Tedes, 1:09:16

4- Iñigo Lazkano (Debabarrena), 1:09:16

5- Ivan Gilmartin (Cafes Baque), 1:09:16

6- Iban Uberuaga (Alfus Tedes), 1:09:16

7- Jesus Martin (Caja Rural), 1:09:16

8- Victor Garcia (Alfus Tedes), 1:09:16

9- Igor Anton (Orbea-Olarra), 1:09:16

10- Iñaki Villalain (Telco-Jar), 1:09:16

11- Ismael Esteban (Alfus Tedes), 1:09:37

12- Xabat Otxotorena (Serbitzu-Kiro), 1:09:37

13- David Rodriguez (Macario), 1:09:37

14- Josu Agirre (Serbitzu-Kiro), 1:10:11

15- Iker Mezo (Orbea-Olarra), 1:10:11

16- Aritz Agirre (Cafes Baque), 1:10:11

17- Sergio Cuesta (Alfus Tedes), 1:10:11

18- Daniel Gonzalez (Alfus Tedes), 1:10:11

19- Tomasz Marcaynski (Telco-Jar), 1:10:11

20- Iban Velasco (Serbitzu-Kiro), 1:10:11

21- Lander Aperribai (Serbitzu-Kiro), 1:10:11

22- Iñaki Lejarreta (Orbea), 1:10:57

23- Jon Bikendi (Serbitzu-Kiro), 1:10:57

24- Carlos Juez (Serbitzu-Kiro), 1:11:11

25- Ekleylson Marques (Aldekoa-Liza), 1:11:11

26- Alberto Fernandez (Cafes Baque), 1:11:16

27- Antonio Cosme (Cafes Baque), 1:11:30

28- Julen Zubero (Orbea-Olarra), 1:11:35

29- Beñat Albizuri (Orbea-Olarra), 1:11:35

30- Seth Colins (Alfus Tedes), 1:11:35

31- Joseba Zumeta (Serbitzu-Kiro), 1:12:14

32- Mario Garcia (Cafes Baque), 1:12:24

33- Guillermo Lana (Alfus Tedes), 1:12:34

34- Aitor Garcia (Serbitzu-Kiro), 1:12:34

35- Alex Barbado (Orbea-Olarra), 1:13:20

36- Eugenio Pineda (Caja Rural), 1:13:50

37- Jose Luis Antona (Alfus Tedes), 1:14:34

38- Iker Leonet (Caja Rural), 1:14:47

39- Mikel Motriko (S.C.Barakaldo), 1:14:47

40- Miguel Ochoa (Saunier Duva), 1:14:47

41- Diego Alejandro (Cafes Baque), 1:14:47

42- Carlos Delgado (Caja Rural), 1:14:47

43- Amets Txurruka (Orbea-Olarra), 1:14:47

44- Ibai Izurieta (Orbea-Olarra), 1:14:47

45- Bruno Vergara (Tlls. Sopela), 1:14:47

46- Ion Azkoitia (Serbitzu-Kiro), 1:14:47

47- Ekaitz Eizagirre (Aldekoa-Liza), 1:14:47

48- Joseba Luis (Aldekoa-Liza), 1:14:47

49- Xabier Aranguren (Debabarrena), 1:14:47

50- Asier Corchero (Orbea-Olarra), 1:14:47

51- Gorka Gonzalez (Cafes Baque), 1:14:47

52- Eduardo Otxoa (Azysa-Swell), 1:15:05

53- Alexander Diaz (Saunier Duva), 1:15:16

54- Dioni Etxeberria (Telco-Jar), 1:15:16

55- Ion Etxarri (Serbitzu-Kiro), 1:15:28

56- Egoitz Murgoitio (Orbea-Olarra), 1:15:28

57- Miguel Jimenez (Azysa-Swell), 1:15:58

58- Iñigo Andreu (seerbitzu-Kiro), 1:16:08

59- Iban Iriondo (Orbea-Olarra), 1:17:11

60- Iñigo Aseginolaza (Telco-Jar), 1:17:20

61- Iker Barrutieta (Graficas Ona), 1:18:32

62- Ander Arrieta (Caja Rural), 1:18:32

63- Txomin Lorenzo (Caja Rural), 1:18:32

64- Roberto Barrientos (Caja Rural), 1:18:32

65- David San Martin (Graficas Ona), 1:18:32

66- Jose Laguna (Tlls. Sopela), 1:21:03

67- Jacinto Ceballos (Alfus Tedes), 1:21:03

68- Andoni Palacio (Tlls. Sopela), 1:21:03

69- Javier Ruiz de Larrina (Caja Rural), 1:21:12

70- Antonio Berasategi (Caja Rural), 1:21:12

Taldekako Sailkapena

1- Alfus Tedes, 3:27:48

2- Orbea-Olarra-Consultec, 3:28:43

3- Serbitzu-Kirolgi, 3:29:59

4- Cafes Baque, 3:30:43

5- Caja Rural, 3:32:22

6- Aldekoa-Lizarralde, 3:40:45

7- Telco-Jar, 3:41:42

8- Tlls. Sopela-Caf.Urbaso, 3:56:53