Futbito txapelketako partidak on-line

Uztarria.eus 2004ko mai. 3a, 19:05
Futbito txapelketa iragartzeko erabili den kartela

Futbito txapelketa urtero antolatzen den ekimena da. Egunerokotasunari aurre egiteko, hilabete pare batez, lagun taldea bildu eta kirol pixkat egiteko abagunea bihurtu da, Azpeitian Gazteok Zer!? taldeak antolatzen duen txapelketa.

Aurten 22 taldek eman dute izena, gutxi gorabehera, 220 lagunek. Honek erakusten du ekimen honek herrian duen oihartzuna.

Hori dela eta, Uztarriak partiden egutegia bere webgunean jartzea erabaki du, jendeak nahi duenean kontsulta egiteko aukera izan dezan. Webgune agenda atalean sartu ditugu partida hauek, hain zuzen ere helbide honetan: www.uztarria.com/agendie/1083247974 Partidak zehaztu ahala joango gara taula osatzen.