Herritarren Zerrenda (HZ) Europako hauteskundeetara aurkezteko sinadura bilketa hasi da Azpeitian ere

Herritarren Zerrenda | Taldeak | Artikulua
2004-04-27 12:04

  • Euskal Herriko zazpi probintzietan ezkertiarrak eta abertzaleak elkartuko dituen zerrendak aurkeztu nahi dira Europako hauteskundeetarako
  • Azpeitian, maiatzaren 8a bitartean, mila sinadura inguru lortu nahi dira. Udaletxean bilduko dira, astegunez

Joan den larunbatean aurkeztu zen Donostian Miramar jauregian Herritarren Zerrenda (HZ) egitasmoa, zazpi herrialdetako ezkertiarrak eta abertzaleak elkartu eta Europako hauteskundeetarako zerrenda bateratuak aurkezteko xedez. Ekitaldi horretan, langile mugimendu, ekologismo, euskalgintza, feminismo, kulturgintza eta beste hainbat alorretako jendeak aurkeztu zuen egitasmoa. Euskal Herrian zerrenda bateratuak aurkezteko, ordea, Herritarren Zerrendak, maiatzaren 8a bitartean, 40.000 sinadura lortu behar dituela aurreratu zuten bertan bildutakoek.

Sinadurak lortzeko, gaurtik aurrera Azpeitiko Udaletxean irekiko da sinadura eman nahi dutenentzako aukera. Egunero, 9:00etatik 14:00ak arte izango da horretarako aukera. Herritarren Zerrendako bultzatzaileek, iaz herrietako plataformak aurkezteko egin zen sinadura bilketak eman zituen emaitza txukunak ikusita (Azpeitian mila sinaduratik gora lortu ziren), aurten ere herritarrak animatu nahi dituzte sinadurak ematera joan daitezen, sinadurn bidez, lehenengo aldiz, Euskal Herri osoko zerrenda bateratu bat aurkeztu ahal izango baita.

Sinadurak emateko ordutegia

Egunero maiatzak 8a arte, 9:00etatik 14:00ak arte, Azpeitiko Udaletxean.

Edo Hartzubiko notaritzan:

Apirilak 29an, ostegunean, 16:15etik 18:00ak arte.

Maiatzak 4ean, asteratean, 16:15etik 19:00ak arte.

Maiatzak 5, asteazkena, 16:15etik 19:00ak arte.

Maiatzak 6, osteguna, 16:00etatik 17:00ak arte.

Derrigorrezkoa

  • 18 urte beteak edukitzea.
  • DNI edo Pasaportea aukeztea.
Bidali:  

Erantzunak

izenipe | 2004-04-28 : 16:04

Joe, ordutei hori eztakit pa nik oso egokiye dan e... Gutxinez sapatu goizetan eo eongo balitzeke...

herritarren zerrendakoak aurrekoari | 2004-04-29 : 09:04

datorren larunbata maiatzaren lehena da ( langileen eguna ) eta baia udaletxea, bai notaritza itxita daude. Honela maiatzak 8 arte larunbat bakarra geratzen zaigu ( maiatzak 8a bera ). Beraz beste egun guztietan sinadura ematea ezinezkoa egingo zaien herritarrei, larunbat horretan sinadura emateko aukera izango dute udaletxean.

? | 2004-04-29 : 13:04

EHNAk ez du balio oraingo honetan?

3.ari | 2004-04-29 : 18:04

Sinadurak Madrileko junta elektoral zentralera aurkeztu behar dira.
Zoritxarrez, oraindik Madrilen Euskal Herria nazio bezala onartzen ez denez,
sinadurak balioa izan dezaten DNI-arekin eta bere zenbakiarekin osatu behar dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa