Uztarriaren euskara hitzaldiak berriro asteartetik aurrera

Uztarria.eus 2004ko api. 26a, 21:04
  • Euskararen kontzientziazio arloari heldu nahi dio berriro
  • Herriko pertsona esanguratsuak, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiarekin, egongo dira astearteko mahai-inguruan

Uztarriak bere "egiteko nagusietakoa" dela eta, 2004an berriro ekingo dio euskararen kontzientziazio arloari. Denboraldi berri honetako aurreneko mahai-ingururako herriko pertsona esanguratsuak gonbidatu ditu: lan esparru desberdinetan lan egiten dutenak. Haiekin, Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendiguren ere egongo da. Sindikatu Zaharrean izango da 20:00etan Euskara: denon konpromisoa gaitzat hartuta.

Egindako mahai-inguruak

2002an eta 2003an Baite Euskara Elkarteak— 2003ko azarotik Uztarriarekin bat eginda dago euskara elkartea— hainbat hitzaldi antolatu zituen; eta euskararen inguruan hitz egiteko, arlo desberdinetatik, herriko eta herritik kanpo etorritako hainbat pertsona ezagun izan ziren herriko ohiko tokietan, baita ikastetxeetan ere. Hauek izan ziren:

  • Juan Carlos Etxegoien Xamar hizkuntzalaria (2002-ekaina).
  • Kike Amonarriz soziolinguista eta Antton Olariaga marrazkilaria (2002-uztaila).
  • Koldo Zuazo euskaltzaina (2002-urria).
  • **Iñigo Aranbarri idazlea** (2002-azaroa).
  • Pako Aristi idazlea eta kazetaria (2002-abendua).
  • Paula Kasares euskara teknikaria (2003-urtarrila).
  • Martxelo Otamendi kazetaria (2003-otsaila).
  • 'Egunkaria'-ko langile azpeitiarrak (2003 martxoa).
  • Koldo Izagirre idazlea (2003-apirila).
  • Asisko Urmeneta marrazkilaria (2003-maiatza).
  • Xabier Isasi UEUko orduko zuzendaria (2003-ekaina).

Uztarriak, beraz, ekimena "interesgarria eta beharrezkoa" delako, berriro helduko dio euskararen kontzientziazio arloari.