Ikasberriko lehenengo futbol taldeak igoera esku-eskura du

Uztarria.eus 2004ko api. 26a, 18:04
  • Azkenego partidaren faltan, puntu bat lortu behar dute
  • Kadeteak final zortzirenetarako sailkatu dira

Ikasberriko hiru futbol taldeak denboraldi bikaina egiten ari dira. Lehenengo bi taldeek mailaz igotzeko aukera handiak dituzte. Kadeteek aldiz, kopan final zortzirenak jokatzeko sailkatu dira.

Ikasberri 2. mailako erregionalek, partida baten faltan, puntu bat lortzea nahikoa dute mailaz igotzeko. Aste bukaera honetan aukera ederra galdu dute, izan ere, Aurrera Ondarroak (igoera lortzeko aukerak dituen beste taldeak) zapatuko partida galdu baitzuen. Ikasberrikoek beraz, igande goizean zuten partida irabaziz gero igoera eskuratuko zuten. Hondarrabiko taldearen aurka jokatu eta berdinketa lortu zuten. Beraz, hurrengo partidan erabakiko da igoera lortuko duten edo ez eta ez dute partida erraza, aurrenekoen aurka baitute.

Jubenilak ere, 2. mailako igoera jokatzen ari dira. Aste bukaeran, MariƱoren aurka 5 eta 4 irabazi zuten eta garaipen honekin igoera gero eta hurbilago dute.

Kadeteetan partida polita zegoen aurreikusita. Derbia izateaz gain, lehenengo bi postuetan aurkitzen diren bi taldeek jokatu behar baitzuten. Hala, Ikasberrikoek, Zestoarrak izan zituzten aurkari. Partida banako berdinketarekin amaitu zen eta ondorioz lidergoan bukatu dute eta final zortzirenetarako sailkatu.