Herriko IV. Esku Pilota Txapelketa

Ikasberri pilota elkartea 2004ko api. 26a, 16:04
  • Emakumezko nahiz gizonezkoak "gure kirola modu herrikoian praktikatzera" animatu nahi ditu elkarteak.
  • Maiatzaren 18an hasiko da Frontoi txikin, pilota goxoekin.

Ikasberri pilota elkartearen eskutik, Herriko IV. Esku pilota txapelketa izango dugu maiatza eta ekainean. Emakume nahiz gizonezkoek parte hartu ahal izango dute. Txapelketa maiatzak 18, asteartean hasiko da eta partidak astearte eta ostegunetan izango dira, 19:30tatik aurrera, Frontoi txikin. Izena emateko Orkatz, Zuhatz eta ikastolan (943 151246) aukera izango da, maiatzak 10 baino lehen. Maiatzak 11, asteartean bilera egingo da ikastolan gaueko 21:00tan.