Ikasberriko erregionaleko taldeak emaitza onak lortzen jarraitzen du

Uztarria.eus 2004ko mar. 23a, 16:03
  • Beste garaipen bat lortu ondoren, bigarren postuari eusten die
  • Jubenilek bi partida jokatu zituzten eta bat irabazi

Igoera fasea bukatzeko partida gutxi geratzen zaizkie Ikasberri Ikastolako erregional mailakoei-lau besterik ez- eta oraingoz, bigarren postuari eusten diete. Pasa den asteburuan Trintxerpeko taldearen aurka jokatu zuten partidan 1 eta 2 irabazi zuten azpeitiarrek. Bi taldeek ongi jokatu zuten eta partida polita izan zen.

Jubenilek aldiz, bi partida jokatu behar izan zituzten. Elurra zela eta bertan behera geratu zena eta asteburu honetan jokatu beharrekoa. Lehena irabazi egin zuten Urnietaren aurka 1 eta 2 hauek ere, baina bigarrengoa, larri izan bazen ere, 3 eta 2 galdu zuten Eibarko Urkiren aurka. Kadeteek ez zuten partidarik.