Lurgintzak, estrategia lehiakorrak helburu, plan estrategikoa aurkeztu du

Urola-Kostako Hitza | Taldeak | Artikulua
2004-03-22 15:03

  • Orain artekoa kontutan izanda, aurrera begira, aro berriari ekin dio
  • Baserritarren beharrei erantzuteko izango da

Lurgintza Kooperatibak, "aro berrirako estrategia lehiakorrak bilatzeko asmotan" lan arloko Plan Estrategikoa egin du. Larunbatean aurkeztu zen Betharrametan.

Aurrera begirako planifikazioa egin du eta etorkizuneko "erronkak detektatzeko" balioko duela uste dute. Iaz, abenduaren 14an hartu zuten aurrera begirako eta lan arloko plana egiteko erabakia. Emun Kooperatibak diseinatu du. Plana aurrera begirakoa bada ere, orain arte Lurgintzak izan duen ibilbidea kontuan hartuko dela azaldu zuten. Antton Dorronsoro Lurgintzako lehendakariordeak, sorrerako urteak eta orain arteko ibilbidea gogorarazi zituen, eta baserritarren beharrei erantzuteko dagoela adierazi zuen. Lurgintza gaur egun "kudeaketa, teknika eta aholkularitzan espezializatua" dagoela nabarmenduz.

Juan Manuel Erasun Lurgintzako kudeatzaileak esan zuen, kooperatiba baserritarrek sortu zutela eta, hauei zerbitzuak ahalbidetu behar dizkiela eta Lurgintzaren etorkizuna "denen artean erabaki" behar dutela. Lehenengo diagnosi bat egingo dute, hortik oinarria aterako da eta bigarren fase bati ekingo zaio. Hausnarketa Talde Nagusian proposamenak jasoko dira eta aztertu. Denen artean "lan ona egitea" espero dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa