Uztarriako oharra bazkideentzat kobraketa dela eta

Uztarria.eus 2004ko mar. 18a, 20:03
  • Akats informatiko baten erruz, kuotaren kobraketa bi aldiz egin zaie zenbait bazkideri

Arazo informatiko bat medio, Uztarriako bazkide batzuei 2004. urteari dagokion kuotaren kobraketa bi aldiz egin zaie helbideratua duten kontutik. Uztartzen Euskara Elkartearen -Uztarria Kultur Koordinadoraren izen ofiziala- izenean egin da 24 euroko ordainketa. Lehenengo kobraketa otsailaren 2an egin zen eta bigarrena martxoaren 3an.

Akats hori dela eta, Uztarriak kobraketetako bat atzera botatzeko eskatu die bazkide horiei, gutun baten bidez, zuzenketa errazte aldera.

Bide beretik, barkatzeko eskatzen diegu sortutako eragozpenengatik.