Beñat Lizaso hirugarren Abra Sarian

Uztarria.eus 2004ko mar. 17a, 15:03
  • Sei bertsolarik hartu zuten parte
  • Azken txandaren atarian geratu zen saria irabazteko

Launbatean Abra Sariketa izan zen Getxon. Duela bi urte hasi ziren antolatzen, honekin hirugarrena zen. Sei lagunek hartu zuten parte zuzeneko final honetan; Beñat Lizaso tartean zen.

Sariketa honetan sei bertsolariek kanporaketa jokatzen dute eta guztietatik bi onenek aurrera jarraitu. Bi hauen arteko buruz buruko lehiak erabakitzen du azkenik nor den garaile. Lizaso gertu bazen ere, hirugarren geratu zen lan txukuna eginda, eta ez zuen buruz buruko lehian parte hartzeko aukerarik izan.

Sailkapena

Xabier Paia izan zen irabazle eta Iñaki Apalategi bigarren. Lizaso, Jokin Labaien Arrasatearrarekin berdinduta geratu zen hirugarrenean, eta Egoitz Zelaia Hendaiarra eta Ander Lizarralde geratu ziren bostgarren eta seigarren lekuan hurrenez hurren.