Jostaldi Kirolakek 78-61 irabazi zion Caja Rurali

Urola-Kostako Hitza 2004ko mar. 10a, 17:03
  • Lehenengo bost postuetan jarraitzen dute

Iraurgi Saskibaloi taldeko, gizonezkoen Lehen Mailako, Jostaldi Kirolak taldeak 78-61 irabazi zion Caja Rural taldeari, larunbatean Kiroldegian jokatu zen partidan. Azpeitiarrak, Lehen Mailako lehenengo bost postuen artean daude. Aurrena doazen bost taldeek dituzte Lautarako Finalean sartzeko aukerak. Baina Iraurgikoak Cafes Aitona taldearekin batera finalerako atean daude .