Berdintasuna oinarri den gizartea dute helburu Azpeitiko emakumeek

Uztarria.eus | Taldeak | Artikulua
2004-03-08 19:03

  • Azpeitiko emakumeei zuzenduriko idatzia atera dute
  • Salaketak egin eta konpromisoak berretsi nahi dituzte

Izarraitzpeko Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak hainbat batzar egin ondoren, idatzi bat adostu dute salaketak egin eta konpromisoak berresteko. Idatzia larunbatean aurkeztu zuten prentsaurreko batean.

Azpeitiko herriari zuzenduriko idatzia atera dute. Egileek diotenez, martxoaren 8ko egunari erreferentzia eginez, "komunikabideek gure egoerataz arituko dira, lehen orrian agian, baina egun batez". Emakume hauen nahia "gaurko egoera eta baldintza latzetatik aruntzago eramango gaituen gizarte baten alde lan egitea da" eta "hori ez da egun batean lortzen den apustua". Horretan jardun nahi dute lanean eta gogoeta egin ondoren eta adostasunera helduta, honako salaketa eta konpromiso hauek biltzen dituzte idatzian:

Salaketak

  • "Azpeitiko emekumeon egoera erreala, saldu nahi diguten berdintasun mailatik oso urrun dagoela".
  • "Udaletxeak, nahiz eta pauso batzuk eman, ez duela borondate politiko errealik agertzen emakumearen afera era integral batean lantzeko, arlo propio bat sortu eta beharrezko baliabideak emanez".
  • "Herriko enpresa, lantegi eta instituzioak beraien onura ekonomikoagatik emakumeon eskubideak egunero zapaltzen dituztela".
  • "Herritar orok dugula edozein emakumeen aurka eginiko eraso, bazterketa, isolamendu edo errepresioaren aurrean erantzunkizuna, modu zuzenean nahiz zeharkakoan".

Berretsitako konpromisoak

  • "Emakumeen ahotsa entzun dadin bermatzea".
  • "Edozein emakume zapaldua denean, erantzun zuzena ematea".
  • "Arlo guztietan emakukeon eskubideak errespetaraztea".
  • "Herrien eraldakuntzan parte aktiboa hartzea".
  • "Mota guzietako erasoen aurrean bat gehiago pasatzen ez uztea".

Honekin guztiarekin batera, aurrera begira beste batzar baterako deiladia egitea erabaki dute emakumeek.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa