Jostaldik erraz irabazi zuen

Uztarria.eus 2004ko mar. 2a, 19:03
  • Paduraren aurka jokatu zuten partidan 82 eta 53 nagusitu ziren
  • Defentsa bikaina dutela erakutsi zuten

Beste behin, erraz nagusitu ziren Lehen mailako Jostaldi Kirolak Saskibaloi Taldekoak. Arrigorriagako Padura taldearen aurka jokatu zuten, eta 82 eta 53-ko emaitzarekin amaitu zen partida.

Azpeitiko kiroldegian jokatu zen norgehiagokak, hasiera nahiko berdindua izan zuen. Lehen zatian bi taldeak pareko ibili ziren, baina behin bigarrenean sartu zirenean, azpeitiarrak aldea hartu eta erraz ibili ziren. Jostaldikoen defentsa ona izan zen aipagarria eta etekin ona atera zieten eginiko lan bikainari.

Azpeitiarren helburua ematen ari diren mailari eustea da eta ahal den neurrian, dauden postuetan jarraitu ahal izatea.

Jostaldi 82

Padura 53

Jostaldi Kirolak. Artetxe (20), Josu Arozena (8), Juaristi (8), Hita (6), Caminos (1), Iraundegi (2), Astigarraga (7), Garcia (4), Jon Arozena (20), eta Iparragirre (6).

Beste partidak

Caldereria Zaher, kadete mutilen mailakoek, garaipen garrantzitsua lortu zuten Zarautzen asteburuan. Azken unean lortu zuten irabaztea 64 eta 65-eko emaitzaz. Kadete mailako nesken partida, bertan behera geratu zen.