Emaitza txarra Erregionaleko Ikasberri Futbol taldearentzat

uztarria 2004ko mar. 1a, 18:03
  • 2. Mailako Erregionalek liderraren aurka galdu zuten; kadeteek berdinketa lortu zuten Zestoan
  • Jubenilen partida bertan behar geratu zen

Aste amaiera honetan, partida gogorrak eta garrantzitsuak zituzten jokatzeko Ikasberri Ikastola taldekoek. Erregionalek, igoera fasea jokatzen ari direlarik, orain arteko emaitza onei eutsi nahi zieten. Bigarren postuan ziren azpeitiarrak eta Andoaingo Euskalduna taldearen aurka zuten partida, sailkapenean aurrena doazenak hain zuzen ere. Partidua oso gogorra eta bizia izan zen baina ezin izan zieten irabazi. Lehenengo zatian, penalti batek zigortu zituen eta 0 eta 1 galtzen joan ziren hasieratik. Bigarrengoan, Ikasberrikoak gogor saiatu arren, kanpotarrek euren aukera aprobetxatu eta bigarrengo bat egin zuten, markagailua 0 eta 2-an jarriz. Markagailua estu jartzea lortu bazuten ere, gol bat eginez, partidak ez zuen gehiagorako denborarik utzi eta azkenik, 1 eta 2-ko emaitzarekin amaitu zen. Orain laugarren posturaino jaitsi dira.

Igoera fasean dabiltza 2. mailako jubenilak ere. Hauek Urnietaren kontra zuten partida baina azkenean bertan behera geratu zen.

Kadeteak

Kadeteek Zestoan jokatu zuten kopako partida. Ikasberrikoak eta zestoarrak aurreneko postuan berdindurik ziren, beraz, partida intaeresgarria inondik ere. Zestoarrak 3 eta 1 irabazten joan baziren ere, azkenean ikasberrikoek berdintzea lortu zuten. Gauzak horrela, lehengo gisan jarraitzen dute, bi taldeak lidergoan berdinduta.