Irakasle eta hizkuntza trebatzaile lan-poltsak osatuko ditu Udalak

uztarria 2004ko ots. 18a, 17:02
  • Lan-poltsak lehiaketa-oposizio sistema bidez osatuko dira
  • Magisteritza lizentziatuei edo diplomatuei lan postu eskaintza

Azpeitiko Udal Euskara Patronatoak irakasle eta hizkuntza trebatzaile lan-poltsak osatzeko deialdia egin du.

Bi lan-poltsa izango dira: lehena, Udal Euskaltegiko irakasle izateko eta bigarrena, Udalak Euskararen Normalizaziorako 2004-2007 Plan Nagusian jasotako jarduerak abian jartzeko, hau da, hizkuntza trebatzaile izateko.

Lan-poltsa hauek osatzeko lehiaketa-oposizio sistema erabiliko dute eta eskainiko duten lanpostua, aldi baterako funtzionario interinoarena da.

Udalak interesatuei ezartzen dien baldintzak ondorengoak dira: magisteritzako diploma edo lizentziatura edukitzea eta hizkuntzan 4. maila lortua izatea.

Lan-poltsetarako eskaerak udaletxeko Erregistroan edo Udal Euskara Patronatoaren bulegoetan egin daitezke. Aurkeztu beharreko dokumentazioa NANaren, unibertsitate tituluaren eta 4. hizkuntza eskakizuna adierazten duen dokumentuaren fotokopia izango da. Izena emateko epea otsailaren 23an amaituko da.