Azpeitiarrak saskibaloiko Euskadiko eta Gipuzkoako Selekzioan

Uztarria 2004ko ots. 13a, 17:02
  • Alebin eta infantil mailako 20 neska-mutil deitu dituzte bi selekzioak osatzeko
  • Asteburu honetan Iraurgiko hiru taldek jokatuko dute herrian

Saskibaloi arloan Euskal Federazioak eta Gipuzkoako Federazioak Euskadiko Selekzioa eta Gipuzkoako Selekzioa osatzeko deialdia egin dute alebin eta infantil mailan. Deialdi horretan Iraurgi Saskibaloi elkarteko 20 neska-mutil deitu dituzte: Infantil mailarako, mutiletan, Euskadiko Selekziorako Jon Etxaniz eta Eneko Artola deitu dituzte; Gipuzkoako Selekziorako, berriz, Paul Aznal, Mikel Segurola, Daniel Murgiondo eta Mikel Azkue. Gipuzkoako selekziorako Intza Lizarazu, Ainara Epelde eta Eider Bereziartua deitu dituzte, nesketan. Alebin mailan, Gipuzkoako Selekziorako deitu dituzte azpeitarrak. Mutiletan, Jabier Amenabar, Julen Uranga, Beñat Aldalur, Ibon Guridi eta Imanol Zubizarreta deitu dituzte eta nesketan, berriz, Garazi Arregi, Eguzkiñe Peña, Iraide Iriarte, Ana Larrañaga, Leire Martin eta Leire Letamendia.

Teknifikazio eskola

Asteburu honetarako Iraurgi SB-ek 91-95 urte bitartean jaio ziren gaztetxoentzako teknifikazio-eskolak antolatu ditu. Eskolak larunbatean Azpeitian eta igandean Azpeitian eta Azkoitian izango dira. 1991n jaiotako mutilen entrenamendua Azkoitiko kiroldegian egingo da, 11:00etan. Neskena aldiz, bi taldetan banatu dute: batetik, talde horia izango da eta hauek Azpeitiko kiroldegian, 11:00etan izango dute entrenamendua. Bestetik, talde gorria dago eta hauek Azkoitiko polikiroldegian izango dute, 9:30ean. Bai 1992an jaio ziren mutilak, bai 1994ean eta baita 1995ean jaio zirenak ere Azpeitiko kiroldegian izango dute hitz ordua 9:30ean. Mutilekin amaitzeko, 1993koek larunbat arratsaldean, Betharrametan entrenatuko dira 16:00etan. Eta azkenik, 1992an jaiotako neskek 11:00etan Azpeitiko kiroldegian izango dute entrenamendua.

Asteburuko partiduak

Federatuek jokatuko dituzten partiduak honakoak izango dira:

Lehen mailan, Jostaldi Kirolak - Consmetal (Iruñakoa), 18:30ean Azpeitiko kiroldegian

Kadete mutilen mailan, Neumaticos Antton - Hernani, 10:00etan

Senior probintzialen mailan, Jostaldi Kirolak - Ametsa, 11:30ean, Bergaran

Kadete mutiletan, Araneta- Caldereria Zaher, 12:00etan