Uztarriaren 48. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.com 2004ko ots. 6a, 17:02
  • Uztarria Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkariaren 21. zenbakia ere jaso dute Uztarriako harpidedun eta bazkideek
  • Dagoeneko 757 bazkide ditu Uztarria Herri Aldizkariak
Uztarria Azpeitiko Herri Aldizkariaren 48. zenbakia kalean da jada. Otsaileko zenbakian honako gai hauek landu dira Uztarrian:

Uztarria Azpeitiko Herri Aldizkariaren 48. zenbakia kalean da jada. Otsaileko zenbakian honako gai hauek landu dira Uztarrian:

  • Aurrera begirako kirol proiektu oparoa: Iraurgi Saskibaloi Elkarteak kirol-proiektu ekonomikoa du; teknifikazio eskola, Saskiratzen Elkarte berria, taberna eta webgunea ditu ardatz.
  • Iritziak
  • Kontuz, lapurrak!: Azkeneko hilabete hauetan gero eta lapurreta gehiago ari dira gertatzen Azpeitian. Ertzaintzak esan duenez, orain lekuz aldatu dira, Damaso aldera.
  • Lehengoen bidetik: ‘Zaharrak Berri Tour’ bertso ekimenarekin dabil Uranga, Paia eta Silveira hirukotea.
  • "J.R. Argandoña: Mozorroa azkeneko orduan prestatzen dugu:":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2004/48/05keutin/index_html Jesus Ruiz de Argandoña, ‘Keutin’ bezala ezagunagoa da. Azpeitian karnabalak ospatzen hasi zirenetik urtero irten da mozorrotuta astelehen gauean, eta sariak ere asko lortu ditu.
  • Hitza pare bat hitzetan: ‘Urola-Kostako Hitza’-ren proiektua handia da, hainbat eta hainbat atal dauzka, eta normala da herritarren artean orain galderak sortzea. Uztarria saiatu da erantzun batzuk ematen.
  • Frantsesena, Junkeraren ikasle: Gurasoen eraginez ikasten hasi, aitaren eraginez perkusioari heldu, orain musika du lanbide, eta bi urtez Kepa Junkeraren proiektu batean dihardu Unai Frantzesenak.
  • 50 urte Indian: Martin Arakistain eta Jose Luis Lopetegi azpeitiarrak dira, eta 50 urte daramatzate Indian; Azpeitian izan berri dira, bisitan.
  • Zezenak kamioira sartu arteko lana: Ordubeteko prozesua. Nola sartzen dituzte sokamuturreko zezenak kamioira? Lan erraza ote?... Herritar gehienek Uztarriaren lan honen bidez ezagutuko dute hori (urtarrilaren 18an egina). Ordubete pasatzen dute sei zezen kamioira sartzen. 22 urtean azpeitira. Arno ganadutegiak 22 urte daramatza Azpeitira sokamuturrera etortzen. Agustin Mugerza, Jose Mari Arriola, Andoni Mu-gerza, Jon Osa... ibili dira edo dabiltza ardura horrekin. Ehunen bat buru dituzte (Mutrikun, Olatzen).
  • Mikel Luengo: Suhiltzaile lana beti iruditu izen zitek lan erakargarriye: Mikel Luengo suhiltzailie da. Lehen irakasle bezela ibili zan. Diputaziyoko suhiltzaile postuek erten zebenien aurkeztie erabaki zuen.

Albiste hauez gain Uztarria Euskara Aldizkariaren 21. zenbakia ere jaso dute Uztarriako harpidedun eta bazkideek.

Bazkideak: 757

Dagoeneko 757 bazkide ditu Uztarria Herri Aldizkariak. Webgune honek ere eskaintzen du Bazkide eta harpide egiteko aukera. Bazkideek Uztarriaren proiektuak ekonomikoki laguntzeaz gain, Uztarriako bazkideen batzarretan erabaki ahalmena dute. Horrez gain, Imanol Elias eta Patxi Altunaren liburuxka biografikoak doan jasoko dituzte eta Imanol Eliasek egin berri duen ‘Azpeitiko efemerideak’ liburua 6 eurotan eskuratzeko aukera izango dute. Bazkideek ez direnak berriz liburu hori 12 euro ordaindu beharko dute.