Otsailaren 1ean irekiko da herriko kultur taldeek Udalean diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.com 2004ko urt. 30a, 14:01
  • Otsailaren 29an amaituko da diru laguntza eskaria egiteko epea.
  • Taldeen datuak eta 2004ko plangintza aurkeztu behar dira.

Otsailaren 1ean irekiko da herriko kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea. Otsailaren 29a baino lehen egin beharko dute eskaria, Udaleko Kultur Sailean.

Taldeek honako datu hauek aukeztu beharko dituzte:

  • Taldearen datuak: izena, N.I.F. zenbakia, helbidea eta telefonoa.
  • Taldearen arduradunaren datuak: izen-abizenak, N.A.N. zenbakia, helbidea eta telefono zenbakia.
  • Taldeko partaideen izen-abizenak.
  • Taldearen helburuak.
  • 2004ko plangintza: 2004ko aurrekontua, urteko sarrerak, eta gastuak zehaztuta.
  • Taldeak eskatzen duen diru laguntza azaldu eta aurrekontua justifikatu beharko da, faktura edo egiaztagirien bidez.
  • 2003an Kultura Batzordetik jasotako diru laguntzaren azalpen edo justifikazioa azaldu behar da.

Zalantzarik izanez gero, Udaleko Kultura Batzordeko telefono honetara deitu behar da, 943 15 70 68, bertan argituko baitituzte sor litezkeen zalantzak.