Azpeitiko Udalak Udaltzaingorako lau lan eskaintza atera ditu

Uztarria.com 2004ko urt. 16a, 14:01
Azpeitiko Udaltzaingoaren egoitza
  • Oposizio sistema bidez hautatuko dira udaltzain berriak
  • Lan posturako aurkeztu beharreko dokumentazioa Azpeitiko Udaletxean aurkeztu behar da

Azpeitiko Udalak lau udaltzain postu atera ditu Udaltzaingoko plantilla osatzeko. Udaltzaingora aurkeztu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Espainiako nazionalitatea izatea.
  • 18 urte beteta izatea eta 32 bete gabe izatea.
  • Gizonezkoek gutxienez 1,70 metro neurtzea eta emakumezkoek 1,65 metro.
  • Eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo antzeko tituluren bat izatea.
  • Maltzurkeria delituengatik kondenatu gabea eta diziplina espedienterik ez izatea.
  • Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik Euskal Herriko Polizia kidegoren batean sartzeko hautaketa prozesutik baztertua ez izatea.
  • B motako gida-baimena edo baliokidea izatea, eta hizkuntz eskakizuneko bigarren maila izatea.

Udaltzaingora aurkezten direnak oposaketa sistema bidez hautatuko dira. Posturako hautatuak izan ez direnak lan poltsan sartuko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia Azpeitiko Udaletxean aurkeztu behar da. Informazio gehiago hemen klikatuta