Frontoi Txikian Euskal Kluben Liga hasiko da bihar

Uztarria.eus 2004ko urt. 9a, 17:01
  • Ilunpe pilota elkarteko bi bikotek hartuko dute parte
  • 16:00etan hasiko da lehen partida

Pilota denboraldiak ere hasiera eman dio urte berriarekin. Bihar Frontoi Txikian Euskal Kluben Liga hasiko da. Ilunpe Pilota Elkarteko bi bikotek jokatuko dute. Lehen bikotea Agirrezabala eta Etxeberriak osatzen dute eta Ilunpe I izenean lehituko dute Gasteizko Santa Lucia Pilota Elkartearen aurka.

Bigarren bikotea berriz, LarraƱaga eta Uzkudunek osatzen dute eta Illunpe II izenean jokatuko dute AbadiƱoko Atxarte Pilota Elkartearen aurka. Herriko bi bikote hauek semifinalistak izan ziren iazko denboraldian Gipuzkoako Txapelketan eta bertan lortu zuten txapelketa honetan parte hartzeko sailkatzea. Lehen partida 16:00etan hasiko da.