Sahatsa dantza taldea Fitur turismo ferian ariko da

Uztarria.eus 2004ko urt. 8a, 17:01
  • Euskal Autonomi Erkidegoaren Stand-aren barneko ekitaldien programaren barnean egongo da
  • Zortzi emanaldi egingo ditu, bakoitza 50 minutukoa

Sahatsa dantza taldea Fitur Turismo ferira joango da. Feria hau Madrilen antolatu da urtarrilaren 30 eta otsailaren 1ean. Turismo feria horren barnean Euskal Autonomia Erkidegoak stand propioa izango du eta Sahatsa, Eusko Jaurlaritzaren stand horrek antolaturiko ekitaldiaren barnean egongo da.

Sahatsak zortzi ekitaldi egingo ditu feriak dirauen bi egunetan. Ekitaldi bakoitzak 50 minutu inguru iraungo du. Sahatsa Euskal Autonomi Erkidegoko stand-ak antolatutako parte folklorikoaz arduratuko da.