Albizuk UCIren erantzunaren zain jarraitzen du

Uztarria.eus 2004ko urt. 8a, 16:01
  • Barwold taldeak eginiko deialdira ez da joan
  • UCI-k askatasun gutuna emango diolakoan dago

Joseba Albizuk datorren denboraldian zer egingo duen ez dago batere garbi. Une hauetan, Benidormen (Alacant) aurkitzen da entrenatzen. Han dagoela deitu dio Alberto Ellik, Barwold-eko zuzendariak, Italiara itzultzeko, baina Albizuk ez joatea erabaki du eta Benidormen gelditu da entrenatzen. UCI-k eman liezaiokeen askatasun gutunean du esperantza Albizuk, horrela Euskaltel-Euskadin korritu ahalko duelako. Dirudienez, Albizu, libre geldituko litzateke babesle nagusia, Mercatone, desagertuko balitz.

Albizuren ustez, prozesu hau nahiko luze doa eta korritzen berandu hasiko dela uste du. Bere iritziz Euskaltel-Euskadirekin korrituko du baina ez du debutatuko martxoa edo apirila ingurua arte. Albizu urtarrilaren 18an bueltatuko da, eta dena ondo badoa, hil honen 22an Euskaltel-Euskadi taldearen aurkezpenean izango da.