550 lagun San Silvestren

Uztarria.eus 2003ko abe. 31a, 17:12
  • Iaz baino lasterkalari gehiagok hartu du parte III. edizioan
  • Asier Cuevasek irabazi du, bigarren aldiz; neskatan, Iratxe Aranburu aurrena
  • Lehen azpeitiarra Xabier Lasa izan da; neskatan Onintza Zeberio

Urte amaiera iritsi da eta amaierarekin batera San Silvestreko lasterka proga egin dute aurten ere: San Silvestre. Antolatzaileen arabera, seniorren proban 550 lagun inguruk hartu du parte III. edizioan. Iaz baino atleta gehiago, beraz (joan den urtean 460 inguru izan ziren). Eta hori, aurten Donostian 15:00etan jarri dutela hango proba eta ez, iaz bezala, 19:00etan (beranduegi), eta Zarautzen ere izan dela lasterketa; horrek guztiak kanpotik jende gehiago etortzea eragotzi du seguruenik, baina, hala ere, oso-oso parte-hartze ona izan da. Azkenean eguraldia lagun izan dute korrikalariek, euririk ez baitu egin probak iraun duen bitartean.

Lasterketako irabazlea Asier Cuevas eibartarra izan da. 2001ean ere berak irabazi zuen San Silvestre lasterketako I. edizioa. 2002ko irabazlea, Rafa Maritxalar, hirugarren izan da aurten. Neskatan, irabazle, Iratxe Aranburu.

Lehen azpeitiarra Xabier Lasa izan da; oso lasterketa ona egin du. Neskatan, Onintza Zeberio izan da herriko aurrena.

Sari banaketa egin aurretik, parte hartu dutenen artean 29 urdaiazpiko, Lasarteko kroserako zazpi sarrera pare, Elgoibarko kroserako beste zazpi sarrera pare, eta Mallorcara astebeteko bidaia zozketatu dira. Zozketa, pare hartu dutenen dorsalen artean egin da. Hona hemen dorsal sarituak:

Urdaiazpikoa:

741, 613, 763, 605, 498, 548, 177, 600, 853, 79, 847, 151, 748, 83, 335, 729, 704, 133, 52, 78, 26, 4, 333, 381, 405, 610, 385, 751 eta 51

Lasarteko kroseko sarrera parea: 206, 495, 419, 403, 748, 465 eta 334

Elgoibarko kroseko sarrera parea:

221, 368, 305, 445, 327, 736 eta 218

Mallorcarako bidaia: 508

Sariak jasotzeko Iraurgi Atletismo Taldearekin jarri behar da harremanetan.

Alejo Uranga, Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburu ohia omendu dute San Silvestren, "lasterketa honen alde egin zuen lan guztiagatik".

Hona hemen irabazleen sailkapena:

Benjamin mutilak:

  1. Mikel Ansoregi
  2. Jon Guridi
  3. Jon Aranguren

Benjamin neskak:

  1. Goizane Mendizabal
  2. Leire Mansizidor
  3. Ana Alberdi

Alebin mutilak:

  1. Ander Jauregi
  2. Imanol Zubizarreta
  3. Unai Albizuri

Alebin neskak:

  1. Amaia Larrañaga
  2. Garazi Mendizabal
  3. Leire Caballero

Infantil mutilak:

  1. Jon Zaldua
  2. Aimar Etxeberria
  3. Iñigo Perez

Infantil neskak:

  1. Ainara Epelde
  2. Garazi Arizaga
  3. Miren Arregi

Kadetea mutilak:

  1. Jon Arregi
  2. Aitzol Kortajarena
  3. Josu Errera

Kadete neskak:

  1. Estibaliz Etxaburu

Jubenil mutilak:

  1. Ibon Zubillaga
  2. Aitor Gil
  3. Xabier Mujika

Jubenil neskak:

  1. Maitane Aizpuru
  2. Iratxe Alberdi
  3. Irati Lopetegi

Junior mutilak:

  1. Ibon Fernandez
  2. Josu Azkunaga
  3. Anton Bereziartua

Junior neskak:

  1. Desire Odriozola

Promesa mutilak:

  1. Iban Segovia
  2. Ander Usandizaga
  3. Gorka Malo

Promesa neskak:

  1. Nerea Etxeberria

Lehen mutil azpeitiarrak:

  1. Xabier Lasa
  2. Josu Manzisidor

Lehen neska azpeitiarrak:

  1. Onintza Zeberio
  2. Nerea Etxeberria

Lehen mutil azkoitiarrak:

  1. Pedro Muñoz
  2. Joseba Agirre

Lehen neska azkoitiarrak:

  1. Desire Odriozola
  2. Pili Villanueba

Helduak mutilak:

  1. Josu Manzisidor
  2. Ramon Rodrigez
  3. Santiago Fuentes

Helduak neskak:

  1. Aratxa Galo
  2. Ana Silva
  3. Itziar Egiguren

Senior mutilak:

  1. Asier Cuevas
  2. Iker Iturralde
  3. Rafa Maritxalar

Senior neskak:

  1. Iratxe Aranburu
  2. Itziar Urdangarin
  3. Maria Martinez

Seniorretako sailkapen osoa, eskuraturakoan ikusgai izango duzue.