Euria eta jendea izan ziren protagonista Santo Tomas egunean

Uztarria.eus 2003ko abe. 22a, 16:12
  • Jende asko hurbildu zen herrira, nahiz eta egun guztian zehar ateri une gutxi izan.
  • Xabier Ormazabalek Joxe Takolo beka jaso zuen, eta Juan Joxe Agirrek berriz Gure inguruneari begirada bat argazki lehiaketako saria.
  • Santo Tomas eguneko argazkiak

Santo Tomas egunean euria egin zuen arren, jende dexente hurbildu zen Enparantza Nagusiko postuetan txorixo eta taloak jatera, eta ondoren buelta bat ematera eta antolatuta zeuden bertsolari eta herri kirolak ikustera.

Ekitaldiak ere egon ziren atzokoan. Xaber Ormazabalek jaso zuen Joxe Takolo beka. Ormazabal oso gustura azaldu zen bekarekin. Egindako adierazpenetan esan zuenez "ilusio handia" egin dii beka jasotzeak eta mendian jarraitzeko "bultzada" eman dio.

Betalde, Santo Tomas egunean, agenda 21ek antolaturiko Gure inguruneari begira bat lehiaketako sari banaketa ere izan zen. Irabazlea Juan Joxe Agirre argazkilari azpeitiarra izan zen.

Santo Tomasetan ohitua denez, zozketa ugari egiten da. Horietako bat da Itsasi Dantza Taldearen gabonetako otarra. Santo Tomas egunean zozketatu zuten eta saritua 6419 zenbakia izan zen. Ordezkoa, berriz, 2301.