Azpeitian Egibar, Euskal Herrian Imaz

Uztarria.eus 2003ko abe. 19a, 13:12
  • Lehen itzulian ere Joseba Egibarrek irabazi zituen barne hauteskundeak Azpeitian
  • Euskal Herrian, ordea, Josu Jon Imazek irabazi du

Azpeitian Joseba Egibarrek irabazi ditu Euzkadi Buru Batzarreko barne hauteskundeak. 95 afiliatuek atzo zuten hitzordua Batzokian eta gehiengoak Joseba Egibarren aldeko botua eman zuten. Azpeitiko EAJkoek ez dute nahi izan emaitzen berri eman, baina Uztarriari esan diotenez, barne hauteskundeak normaltasun osoz iragan dira. Azpeitian lehen itzulian ere Joseba Egibarrek irabazi zituen barne hauteskundeak.

Euskal Herrian, guztira, Josu Jon Imazek irabazi ditu barne hauteskundeak. Urtarrilaren 17-18an EAJren VI. Batzar Orokorra egingo da Bilbon, Euskalduna Jauregian. Imaz EBBko lehendakari izendatuko dute, bost lurralde batzarretako ordezkarien botoekin. Horren inguruko informazio gehiago Berriako paperezko edizioan eta internetekoan