Azpeitian ere, EAJ-PNVkoek Imaz eta Egibarren artean hautatu beharko dute

Uztarria.eus | Taldeak | Artikulua
2003-12-18 13:12

  • 21:00etan izango da bozketa Batzokian
  • Lehen itzulian Egibarrek irabazi zuen Azpeitian

Gaur erabakiko dute Azpeitiko EAJ-PNVko afiliatuek Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria nor izango den. Gaur (abenduak 18), 21:00etan dute hitzordua Batzokian, hautaketa egiteko. Bertan, EAJ-PNVko 95 afiliatu azpeitiarrek Josu Jon Imaz, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Joseba Egibar, Euzkadi Buru Batzarreko bozeramailearen artean aukeratu beharko dute.

Azpeitian lehen itzulian Egibar hautatu zuten, egungo EBBko bozeramailea. Iturri jeltzaleek ez zioten Uztarriari esan zenbateko aldea izan zuten bi hautagaiek lehen itzulian.

Lehen itzuli horretan Egibarrek irabazi zuen Gipuzkoako herri gehienetan eta gainera alde handia atera zion Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari.

Bidali:  

Erantzunak

Euskaldun bat | 2003-12-18 : 16:12

Kaixo mezu honen bidez EAJ-tako militanteak Joseba Egibarren aldeko apustua egitera bultzatu nahi nituzke. Ni ez naiz EAJ-tako, ezta gutxiago ere, baina ikusten dut Imazek lortzen badu garaipena, nazionalista españolisten garaipena izango dela. Españolismoaren aldeko apustua egingo duela uste dut imazek.
Aldiz, Egibarren garaipenari, itxaropen argi txiki batzuk ikusten dizkiot(nahiz eta oso txikiak izan), Euskal herriaren aldeko apustu serio bat egiteko.
Azken fiñean, horrenbeste amesten degun Euskal herri aske eta baketsu hori hortik etorriko baita, Eaj-tak Euskal herriaren (eta Euskal Herria diodanean 7 lurraldeez hari naiz) aldeko apustu serio bat egiten duenean. Hau da, gatazkaren ondorioei begiratu beharren, gatazka berari begiratzen dionean.
Gora euskal herria askatuta!!!

iritzi | 2003-12-18 : 22:12

Erabat ados aurrekoak dioenarekin!!! Hori da gauzak motxean garbi esatea!!! Imaz aukeratzen badute PNVko lehendakari izateko, etorkizun beltza datorkigu euskaldunoi, IMAZ eta BALZA bezalako jendea PPkoak izateko obeto daudelako. Egibar bere txarrean, euskal herriaren alde PNV ren barruan gehien egiten duena da eta bera lehendakari gisa jarriz, esperantza izpi txiki bat sartuko litzaiguke euskaldunoi orain zeruan dauzkagun hodei beltz guztien artetik. Nahiz eta izpia txikia izan, oso oso oso oso txikia, ez da ahaztu behar egunak pixkanaka argitzen direla eta gure eguna ere noizbait argituko dela. Ordurarte, JOTAKE segi lanean!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa