Santo Tomasetako txorizo postuen zozketa egin da

Uztarria.eus 2003ko abe. 11a, 18:12
  • Izena emandako guztiek jarriko dute postua

Atzo egin zen Santo Tomasetako txorizo postuen zozketa udaletxeko areto nagusian. 12 eragilek eman zuten izena Santo Tomas egunean postua jartzeko eta, azkenean, izena emandako guztiek jarriko dute postua. Postua jartzeko lekua 13 eragilerentzako dagoen arren, aurten 12 taldek jarriko dituzte txorizo postuak Santo Tomas egunean. Postuak horrela jarriko dituzte:

Udaletxe azpian: Uztaro(6), kaldereroak (7) eta Aek (8).

Taxi geltokian: Euskal Presoak Euskal Herrira plataforma (5), Itsasi dantza taldea (4), Etxerat (3) eta Kilometroak 2004 (2).

Azoka plaza aurrean: Karmelo Etxegarai ikastola eta Ikasberri ikastola.

Hispano aurrean: Iraurgi(11), Pasaiko sarraskia (10) eta Eskola Txikien Jaia Aizarnazabal 2004 (9).