'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketan Juan Joxe Agirreren argazkiak izan dira sari nagusia jaso dutenak

Uztarria.eus 2003ko aza. 24a, 22:11

Gure ingururuari begirada bat argazki lehiaketako bigarren edizioko saridunak ezagutarazi dira. Juan Joxe Agirre azpeitiarrak irabazi ditu modalitate positiboko eta negatiboko lehen sariak. 2004ko egutegian jasotzen dira irabazle izan diren argazkiak eta dagoeneko hasi dira Azpeitiko eta Azkoitiko etxe guztietara banatzen.

Aurten 2004ko egutegia osatzeko Gure Inguruari Begirada bat argazki lehiaketako bigarren edizioa egin da. Urriaren 11n erabaki zituen epaimahaiak argazki irabazleak. Modalitate positiboan eta negatiboan lehen saria Juan Joxe Agirrek irabazi du.

Modalitate positiboa:

-Sari berezia, 200 euro: Juan Joxe Agirre

-125 euroko bost sariak: Jose Maria Llavori, Gotzon Uria, Juan Carlos del Pozo, Luis Francisco Llavori eta Joxe Ramon Larrañaga.

Modalitate negatiboa:

-Sari berezia, 200 euro: Juan Joxe Agirre

-125 euroko bost sariak: Jose Ignacio Odriozola, Mikel Zengoitia, Joxe Ramon Larrañaga, Juan Carlos del Pozo eta Iñaki Etxenagusia.

Argazki lehiaketaren antolaketa lanetan Azpeitia eta Azkoitiko Agenda 21ekin batera, Azpeitiko Argazki Elkarteak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Anaitasuna Mendi Bazkunak lagundu dute. Eta sari banaketa Santo Tomas egunean egingo da.

Egutegia etxe guztietara

Gure Inguruari begirada bat argazki lehiaketaren helburua, Tokiko Agenda 21en ezarpen prozesua sustatu eta zabaltzea da, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientziazioa bultzatzearekin batera. Eta gainera, lehiaketan saridun izaten diren argazkiekin egutegi bat ateratzen da. Argazkiez gain, egutegian data esanguratsu batzuk seinalatuta eta informazioa gehituta azaltzen dira, hala nola, olio-bilketako egunak, traste zaharren bilketa noiz egokitzen den, bi herri (Azpeitia eta Azkoitia) eta auzoetako festak, ingurumen datak eta abar. 2004rako egutegia dagoeneko argitaratu da eta aste honetan (azaroaren 24tik 30era bitartean) Azpeitiko etxe guztietara banatuko da.

Argazki lehiaketa antolatzeko eta egutegia argitaratzeko Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza jasotzen da, Azpeitiko Udala Udalsarea 21eko partaidea baita.