Maider Egiguren baldintza gabe espetxeratzeko agindu du Garzonek

Uztarria.eus 2003ko aza. 24a, 15:11
ETAko kaptazio aparatuko kide izatea leporatu dio

Maider Egiguren baldintzarik gabe atxilotzeko agindu du gaur goizean Garzon epaileak. Gaur, astelehena (azaroaren 24a), goizean deklaratu behar zuen Egigurenek Garzonen aurrean, asteazken gauetik (azaroaren 19) inkomunikaturik egon ondoren, baina uko egin dio Egigurenek epailearen aurrean deklaratzeari. Egigureni ETAko kaptazio aparatuko kidea izatea leporatzen dio epaileak. Aurreko astean egindako polizia operazioan 14 pertsona atxilotu zituzten. Horietatik hamar kartzelaratu egin dituzte. Beste laurak aske gelditu dira, horietatik bi epailearen aurrean deklaratu ere egin gabe.

Egigurenen atxiloketa dela-eta mobilizazio ugari egin dira asteburu honetan Azpeitian. Ostiralean (azaroaren 21ean) 35 autok hartu zuten parte herriko kaleetan egin zen kotxe-karabanan eta larunbatean (azaroaren 22an), berriz, manifestazio jendetsu bat egin zen. Bertan 500 bat herritarrek hartu zuten parte.

Bestalde, gaur, astelehena (azaroaren 24a) 19:30ean asanblada egingo da herriko enparantzan Egigurenen egoeraren berri emateko. Azpeitiko Udalak ere agiri bat kaleratu zuen Egigurenen atxiloketen inguruan.