Otzaka baserriak su hartu du bart gauean

Uztarria.eus 2003ko aza. 21a, 13:11
Suhiltzaileek ez dakite oraindik zer dela eta piztu den sua baserrian

Izarraitz auzoan dagoen Otzaka baserriak su hartu du bart gauean. Goizeko laurak aldera piztu da sutea. Bertan pertsona bakarra bizi da eta sua ikusi duenean etxetik atera da, suhiltzaileei abisatzeko. Zorionez, ez da zauriturik egon, baina baserriaren aurrekaldea eta teilatua kiskalita gelditu dira. Baserria bi zatitan dago eraikia, aurrekaldea egurrean eta atzekaldea hormigoiarekin. Suak egurrarekin eraikitako zatia suntsitu du, kalte material handiak sortuz. Suhiltzaileek oraindik ez dakite sutea zerrek sortu duen.