Maider Egiguren atxilotu du Espainiako Poliziak, bart gauean egindako operazioan

Uztarria.eus 2003ko aza. 20a, 12:11

Gauerdi inguruan hasitako polizia operazioan Maider Egiguren azpeitiarra atxilotu du Espainiako Poliziak, bere etxean. Egiguren ez ezik, Mikel Garaiondo atxilotu dute, Eibarren. Polizia iturriek diotenez, aste hasieran Gipuzkoan, Iruñean eta Sevillan (Espainia) egindako atxiloketekin zerikusia omen dute Egigurenek eta Garaiondok

Gauerdi inguruan gerturatu ziren Espainiako Poliziaren bi furgoneta Azpeitira. Bustinzuriko Errebalean bizi da Egiguren, eta bere etxea miatu ostean atxilotuta eraman dute goizaldean. Atxiloketa hauen inguruko berri nahasiak izan dira goizeko hamaikak aldera arte. Herritarrak saiatu dira bart gauen zer gertatu den jakiten baina ezinezkoa gertatu zaie, Espainiako Poliziak ez duelako ezeren berritik eman gaur goiza arte. Azkenean albiste agentziek egiaztatu dute bart gauean egindako polizia operazioa. Zarata handirik sortu gabe ibili dira poliziak, Egigurenen etxepeko inork ez duelako ezer somatu.

Maider Egigurenek 26 urte ditu.