Albizuren etorkizunak oraindik erabaki gabe jarraitzen du

Uztarria.eus 2003ko aza. 19a, 18:11
Euskaltel-Euskadik azaroaren 28rarte itxarongo dio Albizuri

Albizuk jaso du UCIren erantzuna: Albizuk edozein talderekin sinatu dezake datorren denboraldirako akordioa, baina Mercatonek 2004ean taldea aterako balu, Albizuk talde horrekin korritu beharko luke, izan ere bi urterako akordioa sinatua du talde horrekin. Horren aurrean, Euskaltel-Euskadik nahigo du Albizu erabat aske izan arte itxarotea.

UCIk —Nazioarteko Txirrindularien Elkarteak— eman dio erantzuna Albizuk pasa den ostegunean bidalitako faxari. Bertan 2003ko denboraldian korritu duen taldetik, Mercatonetik, aske gelditzeko eskatzen zuen Albizuk. UCIk bidalitako erantzunean honako hau dio: Albizuk Euskaltel-Euskadi taldearekin sinatu dezake, baina kontratuan klausula bat ipini beharko dute. Klausula horrek honako hau esango luke: Mercatone taldeak Albizurekin korritu nahiko balu 2004ko denboraldian, Euskaltel-Euskadirekin hitzartutako guztia bertan bera geldituko litzateke. Albizuk bi urterako kontratua sinatu zuen Mercatonekin, eta aurtengo denboraldia korritzeko babesleak topatuko balitu, Albizuk Mercatonerekin korritu beharko luke. Mercatonek abenduaren 20rarteko epea du beharrezkoak diren agiri guztiak aurkezteko UCIri.

Egoera horren aurrean, Euskaltel-Euskadikoek nahiago dute itxarotea Albizurekin akordioa sinatu aurretik. Mercatonek Albizu eskatuko balu bere taldea osatzeko, denboraldi guztiko plangintza berregin beharko lukete. Madariagak, Euskaltel-Euskadiko managerrak esan duenez, “Albizuren zain egongo gara azaroaren 28arte, datozen hamar egun hauetan justizia egite espero dugulako”. Albiste hau Garan irakurri dugu.