Euskal preso politikoen eskubideen aldeko baraualdiak berriro hasi dira

Uztarria.eus | Taldeak | Artikulua
2003-11-17 17:11

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko barauladi berriari joan den larunbatean eman zitzaion hasiera. Oraingoan Euskal preso politikoen aurkako erasoei Stop! Euskal presoak Euskal Herrira lemapean. Larunbatean egindako prentsaurreko masiboarekin eman zioten hasiera. Bertan herriko hainbat eragiletako ordezkariak eta herritarrak bildu ziren. Baraualdi hauekin euskal preso politikoek bizi duten eskubideen zapalketa salatzea dute helburu. Barandallaren alde egindako baraualdiei jarraipena emanaz bi baraualdiak uztartu nahi izan dituzte, “Barandallaren kasua ez delako bakarra”.

Euskal preso politikoen aurkako erasoei Stop! Euskal presoak Euskal Herrira da larunbatean hasitako barauldiaren lema  Argazki originala

Uda aurretik amaitu ziren “Barandalla askatu 92. Artikulua orain" lemapean egindako 24 orduko baraualdiak. Bertan 14 txanda desberdin egin zituzten eta 90 pertsona inguruk hartu zuten parte. Larunbatean hasitako baraualdiak datorren urteko Saninazioak arte luzatzeko asmoa dute eta herriko eragile guztiei eta norbanako guztiei baraualdi horietan parte hartzeko deia luzatu die antolatzaileek.

Bestalde, barauldiez aparteko ekintzetan parte hartzeko deia ere luzatu zuten Azpeitiko Askatasunakoek.

Gainera, datozen hilabeteotan eta urtea amaitu arte egin asmo diren ekitaldien berri eman zuten:

  • Abenduaren 11n, 20:30ean, Hausnarketa Nazionala.
  • Abenduaren 24an, kontzentrazioa.
  • Abenduaren 31n, manifestazio ixila.
  • Urtarrilaren 1, 01:00etan brindisa.

Egutegiak salgai

Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Plataformak 2004ko egutegiak kaleratu ditu. Herriko hainbat denda eta tabernetan daude salgai. Egutegi horiekin, presoen eskubideak urteko egun guztietan gogoraraztea da eta salmentatik eskuratuko duten diruarekin urtean zehar antolatuko dituzten ekintzak finantzatzea da helburua.

Bidali:  

Erantzunak

oihane unzalu | 2003-11-22 : 19:11

Jendea borrokatzeko prest agertzen da egunez egun pairatu baherrako injustizia hauen aurrean.Benetan pozgarria deritzot honi.Gure herria bortizki eta gupidagabe kondenatu duten hoien aurrean matxinatu behar baitugu, gure desadoztasuna adieraziz. Garai latzak ditugu atarian baina, hala ere, ez dugu etsi behar tinko eutsi behar diogu borrokari.Presoen eta Euskal Herriaren geroa gugan delako.

naroa | 2004-11-17 : 21:11

Ni bat nator Oihane Unzalurekin.Euskal herriak jasan duen errepresioa laster ikusi beharko da konpentsatua, hau jasangarria baita.
Españolak español eta euskaldunak euskaldun.Independentziaren beharrean gaude ta emon ezean, borrokatu behar bagara.....ba borrokatuko gara!
Gure ondorengoei zerbait erakutzi behar diegu, gure herrian borroka dala bide bakarra arazo hau konpontzeko.
Zergaitik dira españolak hain kabroiak????
Gu desagertzerik ez dozue lortukoooooooo!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa