Ikasberri ikastolak II. ZerNola olinpiadetan parte hartuko du

Uztarria.eus 2003ko urr. 24a, 17:10

Gaztetxoei zuzenduriko olinpiadak dira ZerNola olinpiadak. DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta daude eta gaztetxoak zientzietara hurbiltzea dute helburu. Zientzia modu erakargarri eta dibertigarriago batetan ikas dezaten. Olinpiadetako irabazleek asteburu bat Urbasako Bioitza aterpetxean asteburu bat igaroko dute, espeologia, eskalada, mendi irteerak eta antzeko ekintzak eginez.

Gaur amaitzen zitzaien epea lehengo galderaren erantzuna entregatzeko Ikasberrikoei. Ikastolako lau gela ari dira parte hartzen eta Olatz Aranguren, Ikasberriko irakasleak dioenez "Natur eta ingurugiroko ekintzak gutxi daude eta euskaraz gutxiago. Ikasleei interesa berpizteko helburuarekin hasi gara. Lehiaketa izateak interes eta bizitasun puntu bat ematen die ikasleei. Guk lehen adia dugu parte hartzen dugula eta oraindik ezin dugu beste urteekin konparatu. Lehiaketaren erritmoa oraindik hartzen ari gara. Gainera ikasleak eskola orduetatik kanpo ari dira lehiaketa honetan parte hartzen. Klasean galdera esplikatzen diegu baina beste guztia beraien kabuz egiten dute etxean. Gero, agian, eskola orduetan sartuko dugu. Parte hartzearekin konformatzen gara. Baina amaierako sari hori izateak beti ere interes gehiago pizten du ikasleengan".

Olinpiada hauek urrian hasi ziren eta maiatzean amaituko dira. Hilero galdera desberdin bati erantzun beharko diote ikasleek, eta gero erantzun hori, e-mailez bidali. Lehiaketa honekin natura hobeto ezagutzeko erremintak eskaintzea, zientzien inguruko berrikuntzen inguruko informazioa ematea, lanerako material interesgarria eskuratzea eta zientziaren alderdi ludikoak erakustea du helburu.

Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen