Donostiako manifestaziora autobusa egongo da Azpeititik

Uztarria.eus 2003ko urr. 17a, 20:10

Orain dela zortzi hilabete, Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituenean Guardia Zibilak zortzi autobus joan ziren Azpeititik Donostiara. Atzo, Martin Ugalde Kultur Parkearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak eta zortzi lagun atxilotu zituzten, tartean Mikel Azkune azpeitiarra. Kontseiluak, biharko (urriaren 18a) manifestazio nazionala deitu du Donostian "Gora Euskal Herri euskalduna. Bai Euskarari!" lemapean. Manifestaziora joateko, orain dela zortzi hilabete bezalaxe, autobusak antolatu dira Azpeititik doan (Udalak ordainduko baititu).

Kontseiluak bihar (urriaren 18an) manifestazioa deitu du Donostian "Gora Euskal Herri euskalduna. Bai Euskarari!" lemapean. Donostiara joateko autobusak antolatu dira Azpeititik. Etxe Zuri aurretik aterako dira 15:45ean.

Aurrez autobuserako izena ematea komeni da, horretarako Uztarriara telefonoz deitu (943 15 03 58) edota honako tabernetako zerrendetan izena emateko aukera izango da: Zuhatz, Urtzi, Jim Clark eta Orkatzen.

Azpeitiko Udalak ere gaur ez ohiko udal batzarrean manifestaziorako deia egin du eta autobusen gastuen kargu egin da. Beraz, autobusak doan izango dira.

Denok Donostiara!