EKTSAren Administrazio Kontseiluaren adierazpena

EKTSA 2003ko urr. 16a, 21:10
Ostegun goizaldean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok aginduta Espainiako Guardia Zibilak Euskal Herrian egin duen operazioaren aurrean, BERRIA egunkaria argitaratzen duen EKTren Administrazio Kontseiluak ondokoa adierazi nahi du:
— Indar guztiz gaitzesten dugu Espainiako Juan del Olmo epaileak agindutako operazioa, gure herriko kultur eragileen aurkako eraso onartezina baita.

— Atxilotutakoak errugabeak direla aldarrikatzen dugu ozen, euskarazko komunikabideak eta kultura sustatzea ezin baita, inolaz ere, delitutzat jo.

— Gure beldurra agertu nahi dugu atxilotutakoek jasoko duten tratuaz, izan ere EUSKALDUNON EGUNKARIAren aurka aurtengo otsailean egindako operazioan atxilotutakoek jasandako torturek ez bait digute beste aukerarik ematen.

— Berretsi egiten dugu lanean jarraitzeko asmoa, orain arte jardun dugun helburu berekin: euskarazko komunikabideak zabaldu eta sustatzea.