Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren agiria

Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa 2003ko urr. 16a, 21:10

Buruntzape S.L.enpresaren kontrako polizia operazioaren aurrean,Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak adierazten du:

Buruntzape S.L.enpresaren kontrako polizia operazioaren aurrean,Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak adierazten du:

Operazio honen barruan izandako atxiloketa bidegabeak salatzen ditugu eta era berean jaso dezaketen tratuagatik gure kezka adierazten dugu.

Euskaldunon Egunkaria S.A.,Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa eta Graficas Lizarra S.L-k osatu zuten Buruntzape S.L.euskal kultur taldeak bildu eta euskalgintza eta euskal kulturgintzako erakundeen arteko elkarlana bultzatu eta eragiteko helburuarekin.Xede horrekin eratu zen Martin Ugalde Kultur Parkea.Gaur egun parke honetan hainbat eta hainbat talde,elkarte eta enpresa elkarretaratzen dira sinergiak bilduz eta elkarlanerako proiektuak indartuz.

Oraingo operario judizial eta polizialaren helburu zuzena,proiektu osoa ekonomikoki itotzea da. Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa erasotua izan da zuzenki berriz ere.Kudeaketako arduradunen atxiloketak eta egoitzetatik eraman dituzten dokumentu eta tresna informatikoek larriki oztopatzen dute Fundazioko enpresen eguneroko jarduera.Jokabide justifikaezina da alde guztietatik,are gehiago,Fundazioak Aginte Judizialari espreski behin eta berriz jakinarazi izan baitio,prest zegoela administrazio eta gestio dokumentu guztiak bere esku uzteko.

Euskal kulturako erakundeak etengabe susmopean eta desprestijioan zikintzeko maniobra hau salatuz batera,bakean lan egiten utz gaitzatela esijitzen dugu.Atxilotuak lehenbailehen gurekin nahi ditugu,behar ditugu.

Donostian,2003ko urriaren 16an.