Pedro Mendoza: “Proposamenak jasotzea ere bada Jubilatuen Astearen helburua"

Uztarria.eus | Taldeak | Artikulua
2003-10-14 12:10

Pedro Mendoza jubilatuen elkarteko kidea da. Aste honetan ospatzen dute herriko jubilatuek Jubilatuen Astea eta Pedrok Uztarriari azaldu dizkio aste honen nondik norakoak.

Igandean izango da Jubilatuen Eguna  Argazki originala

  • Zer dela eta antolatzen duzue aste hau?

    Urtero antolatzen dugu aste hau, dagoeneko ohitura bat da. Ekintza desberdinak antolatzen ditugu, eta helburua jendeak bertan parte hartzea da. Urte guztian zehar ere ekintza eta ikastaro desberdinak antolatzen ditugu, eta ekintza horiez gain elkarteko kideek beste zerbait gehiago antolatzea nahi duten ere jakitea nahiko genuke. Proposamenak jasotzea ere bada aste honen helburua.

  • Norentzako daude egokituta antolatzen dituzuen ekintzak?

    Elkarteko edozein kiderentzat daude egokituta. Guk hiru talde bereizten ditugu, 60-70 urte bitartekoak, 70-80 bitartekoak eta 80 urtetik gorakoak. Antolatzen ditugun ekintzekin hiru talde horiengana iristea nahi izaten dugu.

  • Zer-nolako ekintzak antolatzen dituzue?

    Atzo txokolatada egin genuen eta bertara jende asko hurbildu zen. Gaur, berriz, mus eta punttu txapelketa azkarrak antolatu ditugu. Bihar eta etzi, berriz, bi hitzaldi ditugu: Buru osasuntsua Gorputz osasuntsua eta Jabetza horizontala eta jabekideekin harteko elkarbizitza. Hitzaldietan beti ere jende gutxiagok hartzen du parte. Igandea da egun garrantzitsua eta jende askok parte hartzea espero dugu.

  • Zer duzue bada iganderako antolatuta?

    Igandean jubilatuen eguna da. Bertan, goizean kalejira egingo dugu eta gero, meza nagusira joan aurretik hamaiketakoa. Ondoren, Kiruri jatetxean bazkaria egingo dugu, ohitura onak mantendu egin behar dira eta. 400 bat lagunek parte hartzea espero dugu.

  • Beste urtetan nolako parte hartzea izan duzue?

    Parte hartze nahiko handia izaten dugu, gustora gaude. Parte hartze handiena jubilatuen egunean izan genuen iaz, 450 bat lagun inguru etorri ziren.

Bidali:  

Erantzunak

Galdera | 2003-10-15 : 13:10

Hiru talde bereizten dituzuela esanten duzu,lehenarekin duda sortu zait.67-70 urtekoak?.Jubilatu guztienzat ez da hala?.Aurre jubilatuek?,eta 65 urtekin ez de bat jubilatzen hala?.Eskarrikasko aurretik zuen erantzunagatik

Uztarria.com | 2003-10-15 : 16:10

Akats bat izan da. Talde hori 60-70 bitartekoa da. Barka gaizki ulertuak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa